Anualmente la diabetes cobra la vida de 3.2 millones de personas en el mundo.
La OMS calcula que las
muertes por diabetes aumentarán en más de un 50% en los próximos 10 años si no se toman medidas urgentes.

viernes, 26 de noviembre de 2010

Diabetes Mellitus - Cause, Effect & Diabetes Cure


Aurrekoan azaldu genuen Diabetes Mellitusa zertan datzan, eta bideo hau azalpenaren osagarritzat hartuz, kontzeptua hobeto ulertzea espero dut.
Jarraian azalpena txertatu dut berriro, baliagarri izango zaizuelakoan.
  • 1.motako diabetes mellitusaren kasuan, ez da intsulinarik ekoizten, eta horren ondorio nagusia odolean glukosa maila altua (hipergluzemia) izatea da, horrek dakarren guztiarekin.
Izan ere, odoleko glukosa ezabatzen duen hormona da intsulina. Intsulina hormona peptidiko bat da, areako Langerhans isloteen beta zelulek jariatzen dutena. Hormona hau giltza baten modukoa da: zenbait ehunetan (adipozitoetan, muskulu eskeletikoan eta miokardioan) dagoen intsulinaren hartzailearekin lotzen da, ehun hauetako zelulen mintzera GLUT-4 glukosa hartzailea garraiatzeko. Horrela, zelula hauek glukosa hartzen dute, eta hau odoletik ezabatua izaten da, horrela odoleko glukosa maila jaitsiz.

Intsulinaren jariaketa fisiologikoa odoleko glukosaren igoeraren ondorioz ematen da: elikagaiak digeritzean hauek dituzten karbohidratoak glukosa molekuletara txikitzen dira, eta odolera garraiatuak izaten dira.

Intsulina Menpeko Diabetes Mellitusean arazoa areako beta zeluletan dago: gaixoen haurtzaro edo gaztaroan erantzun inmunitario bat jartzen da abian, areako beta zelulak erasotzen dituena. Zelula hauek suntsitzen direnean gaixoak intsulina jariatzeko gaitasuna galtzen du; ondorioz, nahiz eta odoleko glukosa maila altua izan, ez da intsulinarik ekoiztuko (gogoratu intsulina dela glukosa odoletik kentzeko giltza).

Dena den, aipatu beharra dago, odoleko glukosa maila, gradualki jaitsiko dela intsulinaren menpekoak ez diren hartzaileen ekintzari esker. Hala ere, denbora tarte luzeegietan baraualdi egoeran mantenduko da gorputza (zelulek ez dute odolean glukosa dagoen seinalea jasoko, intsulinak ez dielako glukosa barneratuko zelulei), eta horrek dakartzan ondorioak anitzak eta oso larriak dira.

1 comentario: