Anualmente la diabetes cobra la vida de 3.2 millones de personas en el mundo.
La OMS calcula que las
muertes por diabetes aumentarán en más de un 50% en los próximos 10 años si no se toman medidas urgentes.

sábado, 20 de noviembre de 2010

Diabetesaren Nazioarteko Eguna

Duela ia astebete Diabetesaren Nazioarteko Eguna ospatu zen mundu mailan. Pasa den igandean, azaroak 14ean, 160 herrialde baino gehiagotan ekitaldi desberdinak antolatu ziren egun hau ospatzeko. Hauen helburua, diabetesaren epidemia kontrolatzen saiatzeko jendea informatzea eta kontzientziazio globala zabaltzea zen. 
Adituek diotenez, egun hau aukera aparta izaten da urtero milioika pertsonek "hiltzaile ixil" (hala deitzen diote gaixotasunari) hau ezagut dezaten.

Diabetesaren Nazioarteko Eguna lehengo aldiz 1991n ospatu zen, eta  Diabetesaren Nazioarteko Federazioak (FID gazteleraz) eta OMS-k (Organización Mundial de la Salud) azaroaren 14a izendatu zuten honen data bezala handik aurrera.
Era berean, Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ere, 2007an egun ofizialtzat hartu zuen azaroaren 14a, eta ordutik zirkulu urdin bat hartzen da diabetesaren sinbolotzat mundu mailan, irudian ikus dezakegun lez. 

Zergatik zirkulu urdin bat? Oso xinplea da azalpena: kultura askotan, zirkuluak esanahi positibo bat duelako, eta osasunaren eta biziaren sinboloa delako. Urdina, aldiz, Nazio Batuen banderaren kolorearen oroigarri bezala aukeratu zen, gaixotasun honen aurkako nazio guztien batasun baten beharra isladatu nahiean,  diabetesa mundu mailako arazo larria baita gaur egun.

Aurtengo lema "Diabetesaren kontrola har dezagun. Orain!" izan da, eta prebentzioa eta heziketa hartu zituzten berebiziko itutzat. Horretarako, diabetesarekin lorutiko materiala, kanpainak, lehiaketak... antolatu ziren.
Bestalde, eraikin esanguratsu batzuk kolore urdinez iluminatu ziren: Empire State Building eta Sidney-ko Opera, besteen artean. Horien gain, herrialde desberdinetako herri eta eskolek ere hartu zuten parte ekimen honetan.
Artikulu eta orrialde batzuk uzten dizkizuet, bertan informazio gehiago eskuragarri duzuelarik. 
http://www.worlddiabetesday.org/es/la-campana
http://sanidad.suite101.net/article.cfm/dia-mundial-de-la-diabetes-2010

No hay comentarios:

Publicar un comentario