Anualmente la diabetes cobra la vida de 3.2 millones de personas en el mundo.
La OMS calcula que las
muertes por diabetes aumentarán en más de un 50% en los próximos 10 años si no se toman medidas urgentes.

domingo, 30 de enero de 2011

Bitxikeri batzuk


Orain arte, IDDM-ren sintomatologia, diagnostikoa, tratamendua... azaldu dizkizuet. Orden egoki bat mantentzen saiatu naiz, hau da, gaixoa gaizki sentitu edo zerbait arraroa somatu eta medikuarengana joaten denetik, honek diagnostikoa egin eta ondorengoa prozesua azalduz. 
Oraingoan, IDDM-ri buruzko bitxikeria batzuk aipatuko dizkizuet, medikuak pazienteari IDDM diagnostikatzen dionean egingo zukeen bezala, gaixoak jakin beharrekoak baitira. 

 
Transplanteak

Pankreasaren trasplanteak ere terapia metodo bat dira, baina normalean ez da praktika kirurgiko hau erabiltzen, dakartzan arrisku eta konplikazioen ondorioz.
1966an egin zen lehen trasplantea, Minesotan, diabetikoa zen 28 urteko emakume bati pankreasa eta giltzurrun baten trasplantea egin zitzaion, 13 egunetara hil zelarik.
Trasplante hauek normalean nefropatiaren bat ematen denean egiten dira, eta emakume honen kasuan bezala, giltzurrun trasplante batekin batera giten dira (kasuen %80). Emailearen pankreasa, duodeno zati batkin batera, pazientearen abdomenean, eskuinalde behealdean insertatzen da, bere pankreasa extirpatzen ez delarik. Odol bideekin konektatzen da, eta duodeno zatia maskurian edo hesteetan fijatzen da, sekrezio pankreatikoak bideratzeko.
Praktika hau ez da oso ohikoa diabetikoetan, izan ere konplikazio asko dakartza. Operazio kirurgiko arrunten arriskuez gain (infekzioak, arnas arazoak, bihotz arazoak…), gorputzaren errefusapena handiagoa dela ikusi da, eta beraz, inmunospuresore gehiagoren beharra eta honek dakartzan arazoen gehipena ere kontuan hartu behar dira. 
Azkenean, trasplantea praktikatutako gaixoen gehienek, intsulinoterapiara itzuli behar izaten dute.


Ama zelula bidezko tratamendua

Etorkizunari begira, ikerketa gehienak bi norabidetan zuzenduko dira: autoinmunitatea ekiditeko bideak topatzea eta beta zelula pankreatikoak lortzeko bidea.
*Azken honekin lotuta, Transnational Research aldizkariak, irailean artikulu bat argitaratu zuen, Houstoneko ikerlari talde batek, b zelulak lortzeko bide ezberdinak aztertzen zituela azalduz. In vivo teknikak erabiliz, zelula pankreatikoetatik eta  gibeleko zelula progenitoreetatik b zelulak lortu dira, zelula ama enbrionarioetatik in vitro ere lortu direlarik.
Klinikan aplikatzea ez da oso probablea oraindik, baina lortzen ari diren aurrerapenekin, ikerlariak baikor agertzen dira, IDDM-a tratatzeko estrategia praktikoa bilakatuko delakoan baitaude.


Oinen zainketa

Diabetesak, odol hodietan eta nerbioetan kalteak eragin ditzake, ondorioz, oinetako minaren eta presioaren sentsibilitatea galtzen delarik. Horrela, baliteke zauriak egin eta ez konturatzea. Zauri hauek larritu egin daitezke, infektatu eta handitu, azaleko ultzera bihurtu arte ere, eta batzuetan, anputazioak egin behar izaten dira. Horregatik, diabetikoek, egunero euren oinen azterketa egin behar dute, eta oinetako egokiak erabiltzen dituztela ziurtatu!!


Eguneratze guzti hauekin, espero dut IDDM-ri askoz gehiago jakitea orain, eta zuen zalantzak argitu izana. Arlo desberdinak landuz, ikuspegi orokor bat ematen saiatu naiz, beti ere KONTZIENTZIAZIOA bultzatu nahian, hori baita blog honen helburua. Izan ere, gaixoak integratzeko, bizi kalitatea bermatzeko eta psikologikoki ondo esntitzeko behar beharrezkoa baita.

Bestalde, aipatu nahiko nuke kontzientziazio horren oinarrian hezkuntza egoki bat dagoela, nire ustez, eta hori landu beharreko zerbait dela XXI. mendeko gizarte garatu honetan!!! =)

sábado, 29 de enero de 2011

Dieta eta Ariketa fisikoa


Gaurkoan, dieta eta ariketa fisikoari buruz IDDM-dun gaixoek dituzten berezitasun batzuk azalduko dizkizuet. Izan ere, gaixoak direla ez dugu ahaztu behar, eta hala izanik, arreta berezia jarri behar zaie zenbait egoera edo momentutan.
 
Dieta

Diabetikoek, dieta oso kontrolatu bat jarraitu beharko dute, pertsona bakoitzari egokitua izango dena. Gainera,  otorduak ordu berdinetan egitea komeni da.
Haurretan, hazkuntzarako beharrezko diren elikagaiak hartu beharko dira, beti ere obesitatea sahiestu beharko delarik. Karbohidratoen ingesta oso ondo kontrolatua egon beharko du, eta haurrak, garapen egokirako behar dituen mineral, antioxidatzaile eta bitaminak hartu beharko ditu, noski.
Sakarosa hartu ahal izango du gaixoak, azukredun edariak guztiz debekatuta izango dituelarik.


Ariketa fisikoa

Ariketa erregularra oinarrizkoa da haur eta nerabearen garapenean. Kirol aerobikoak gomendatzen dira. Hauen praktikak, gluzemiaren kontrol hobea mantentzen lagunduko dute, gluzemiaren gutxitzea baitakarte, eta ondorioz, intsulina beharren gutxitzea ere. Gainera, pisu egokia mantentzen lagunduko digu, horrela beste arazo kardiobaskularrak sahiestuz.

Hala ere, kirol praktikak arrisku ezberdinak dakartza, hala nola hipogluzemia edo hipergluzemia.

1-      Gizaki osasuntsuetan, kirola egiten dugun bitartean, glukosaren erabilpena handitzen denez, odolean honen kopurua gutxitu egiten da. Intsulina jariapenak gutxitu, eta horrela gluzemia maila egokietan mantentzen laguntzen da. Diabetikoetan, gutxitze hau ematen ez denez, hipogluzemia arriskua dago.

2-       Kirola egin ostean, sinpatikoaren eraginaren ondorioz, gluzemiaren igoera dator. Normalean, hau intsulinaren igoerarekin konpontzen da, baina gaixoetan jariapen hau ematen ez denez, hipergluzemia arriskua dago.
Kasu honetan, kirola egin aurreko gluzemia kontrolatu beharko da.
  

Ikusi duzuenez, ez dago zailtasun handiegirik dieta eta ariketa fisikoari jarri behar zaizkion arreta berezietan. Beraz, hemendik ANIMATU egiten zaituztet gaixotasun honi aurre egiteko!! ;)

viernes, 28 de enero de 2011

Intsulina hartzeko erak


Intsulinoterapiaz mintzatu ostean, egokia iruditu zait hau hartzeko modu desberdinak azaltzea:, medikuan IDDM-dun gaixoari egingo liokeen bezala.

Intsulina hartzeko era ezberdinak daude:

"Itsulina injektadorak"
 
Metodorik arruntena hauen bidezkoa da, zuzenean odolera bideratzen dute intsulina, eta dosi ezberdinak adinistrazteko daude prestatuta.

 

"Jet injektoreak"

 
 Ez dute orratzik, eta azal azpian sarzten dute dosia.

 "Intsulina lumak"





Intsulina kantitate jakin bat prestatuta daute, beraz, gaixoak ez du intsulina potetxoekin ibili beharko injektadoreetan dosia prestatzeko.




  
"Intsulina bonbak"

AEB-etan 70eko hamarkadaren amaieran atera ziren merkatura. Aparatu hauek gaixoak gainean eraman behar ditu, gerrikoari lotuta, adibidez. Intsulina kartutxo bat daramate, eta infusio sistema baten bidez, azal azpian injektatzen dute intsulina, era kontinuoan. Horrela, intsulina behar basalak betetzen dira. Gainera, modelo batzuek egun ezberdinetarako programa ezberdinak eskaintzen dituzte. Metodo honen bidez, pankreasaren ekintza oso ondo imitatzea lortzen da. Etorkizunari begira, metodo honek diabetikoen bizi kalitatean aurrerapen handiak ekartzea espero da, geroz eta aparatu sofistikatuagoak diseinatzen ari baitira.

Bestalde, azpimarratu nahiko nuke metodo berriak ikerketa fasean daudela, intsulina beste era batzuetan administratzea ahalbidetuko dutenak, adibidez spray moduan inhalatuz, aho bidetik, azalaren bitartez... 

Hau da, gaixoei tratamendua errazteko metodoak ari dira ikertzen, gizartean oraindik eta integratuago senti daitezen!!!

jueves, 27 de enero de 2011

Intsulinoterapia

Diagnostikoa positiboa bada, hau da, gure pazienteari, familiakideari, lagunari IDDM diagnostikatzen bazaio, terapiarekin hasteko ordua da.  
Intsulinoterapia zertan datzan azalduko dizuet, beraz. 

Lehenago ere esan bezala, intsulinari esker gaixoek bizi kalitate altua izango dute, gaixo kroniko bihurtuko dira, bizi itxaropen nahiko altua izango dutenak. Argi geratu behar da, gure gorptzak ez duela intsulinarekiko erresistentzia bat garatzen (hori DM 2-an gertatzen da). Gure gorputzak intsulina jariatu du, ez da gorputz arrotz bat, beraz, kanpotik injektatutako intsulinaren aurrean, ez da erantzun inmunerik garatuko. Odolean lan egiten du hormona honek, beraz, tratamendua nahiko sinplea bihurzten da, intsulina biosintetikoa odolean sartu eta gorputz osoko zeluletara helduko da.

Gaixoek, intsulina dosiak injektatu beharko dituzte euren bizi osoan zehar, gure gorputzaren intsulina jariaketak imitatuko dituztelarik. Egoera fisiologikoan, hormona hau era ezberdinetan jariatuko dugu:
-          Era basalean, era jarrai batean.
-          Elikagaien ingestaren ondorioz, intsulina mailak ere igo egingo dira.

Horregatik, intsulina mota ezberdinak erabiltzen dira tartamenduan:
-   Ekintza moteleko intsulinak: Jariapen basala ordezkatzen du, beraz barauan gaudeneko gluzemia kontrolatzeko.
Insulatard, Humulina, (...)
-          Ekintza azkarreko intsulinak: Jan aurretik hartu beharko du gaixoak, jan osteko gluzemia kontrolatzeko eta dekonpentsazioak orekatzeko.

Normalean, eguneko 3-4 dosi beharko dira, baina pertsona bakoitzaren arabera, medikuak tratamendu ezberdinak finkatuko ditu. Hala ere, autokontrola oso garrantzitsua da gaixotasun honetan, pazienteak bere dosien egokitzapena egiten jakin beharko du, bai ingesten arabera edo kirola egiten duenean egokitzeko. 

Horregatik, diabetikoek beti izan beharko dute eskura glukometro izeneko aparatua.
Lanzeta izeneko orratzarekin, atzamarrean zauri txiki-txiki bat egin eta odol  tanta bat lortzen da. Tira erreaktibo batean ipintzen da eta hau aparatuaren dispositiboan kokatzen da. 30–40 segunduren ostean, odoleko glukosa mailak azalduko dizkigu. Maila egokiak:

Noiz?
Gluzemia
Jan aurretik
80-140 mg/dl
Jan ostean
100-180 mg/dl
Gauean (3:00)
80> EZ


Intsulinoterapiarekin, beraz, berriro diot, gaixoek bizimodu nahiko arrunta eraman dezakete, beti ere medikuaren gomendioak zehatz mehatz jarraituz.
Horrela, bizi-kalitatea hobetuko zaie, baina ez dugu ahaztu behar, bizi-kalitatea hobetzea guztion lana dela; gaixo hauek ondo sentiaraztea, eta azken finean, kontzientziatzea gure laguntzaren beharrean daudela!!! =D

miércoles, 26 de enero de 2011

Diagnostikoa

Atzo, gomendio bezala  inguruko norbaitek horrelako sintomarik zuen begiratzea aholkatu nizuen. Beraz, gaurkoan, horrelako sintomatologia baten aurrean medikuarengana joandakoan, honek egingo zizkion frogak zein diren azalduko dut, prozesu guztia jarrai eta uler dezazuen. 

IDDM-ren diagnostikoa egiteko teknika fenotipiko eta genetikoak ditugu.

Hasteko, teknika fenotipikoak azalduko ditugu. Hauen artean:

-          Gernu analisia: glukosa eta gorputz zetonikoak agertzea.
-          Odol analisia:
o       Baraurik (8 ordu jan gabe egonik), odoleko [glukosa]  126mg/dl edo gehiagokoa izan behar du gutxienez bi aldiz.̴
o       Glukosa aleatorioak (baraurik gabe) odolean  200mg/dl edo 200 baino gehiagokoa da eta pazienteari mikzioa, egarria eta nekea handitu zaizkio. (Barauko azterketarekin baieztatu behar da).̴
-          Glukosa oralaren tolerantzia: 8 orduko barau baten ondoren, 75 gr glukosa dituen edaria eman pazienteari, eta 2 ordu geroago odoleko [glukosa] neurtu:   200mg/dl-k diabetesa adierazi. ̴
-          Intsulina azterketa (nibel baxua edo gabezia). Balore normalak ~ 80-90mg/dl dira.

Emaitza hauek baieztatu egin behar dira, egun desberdinetan berriro frogak eginez, eta emaitzak berdinak edo oso antzekoak direla baieztatuz. Hau da, gutxienez bi aldiz (egun desberdinetan) egin behar dira frogak DM1 diagnostikatzeko.
 
Bestalde, teknika genetikoak ditugu. Hala ere, DM diagnostikatzeko oso erabilgarriak ez direla azpimarratu gura nuke. 
DNAren sekuentziazioa litzateke hauetako bat. Hau erabiliz, 6.kromosomako HLA eskualdean DR3 edo DR4 aleloak dauden begiratu daiteke, hauek gaixotasuna pairatzeko arriskua handiagotzen baitute. Dena den, konbinazio desberdinak daude, eta bestalde, inguruneak berebiziko garrantzia duenez, arriskua handiagotzen duten faktoreak eduki arren, baliteke indibiduo horrek gaixotasuna inoiz ez garatzea. Horregatik, teknika hau ikerkuntzara begira, prebalentziak egiteko… erabiltzen da gehiago.

Serotipaketa da beste aukera bat. Lehenik serotipoa zer den azalduko dugu: serotipoa da zelulek kanpoan, azalean, dituzten antigeno multzoa. Serotipaketa, beraz, antigeno horiek identifikatzeko antigorputzak erabiltzen dituen teknika da. Horrekin lortzen duguna da, HLA eskualdeko aleloak identifikatzea (DR3 edo DR4), hau da, alelo arriskutsuak ditugun edo ez jakitea, baina sekuentziazioa egin barik. Motxean esanda, serotipaketarekin sekuentziazioarekin lortzen duguna lortzen dugu, baina DNA erabili beharrean, zelulen mintza soilik erabiliz, askoz errazagoa dena, alegia. 

Jaio aurretiko diagnostikoa ez da erabiltzen, amniozentesi bat egiteak dakarren arriskua handiagoa baita (%1), izan ere, gaur egun, tratamendu egokiak ditugunez, DMdun pertsonak bizimodu “arrunta” egiteko gai baitira. Eta gainera, hainbat aldiz errepikatu dugun moduan, faktore arriskutsuak izan arren, baliteke DM ez garatzea azkenean.


Teknika hauen bidez, gaixotasuna duen ahalik eta goizen detektatuko diogu, hau baita diagnostikoaren helburua, tratamendua ahalik eta goizen ipintzeko. Honen helburua ez da beta zelulen kalteak ekiditea, hauek bai ala bai suntsituak izango direlako. Honekin lortu nahi duguna da, intsulina faltaren ondorioz, glukosa maila altuek sor ditzaketen kalteak ekiditea. Izan ere, gaixotasuna detektatzen den kasu askotan, jada kalte larriak sortu dira, kalte nerbiotsuak, begietako kalteak, nefropatiak...


Horregatik gomendatzen dizuet berriro ere, sintomaren bat baino gehiago izatekotan medikuarengana jotzeko ahalik eta azkarren!!! 

IDDM-ren kasuan, beste gaixotasun askotan bezala, DENBORA baita gakoa!!!! =)

martes, 25 de enero de 2011

SINTOMATOLOGIA


IDDM-ren sintomatologia nahiko adierazgarria dela esango genuke, izan ere, gaixo gehienek ardatz antzeko bat jarraitzen baitute: 

-         Poliuria (gernu isuri handiak). Odoleko glukosa mailak altuak direnez, giltzurrunek gehiegizko glukosa gernuan kanporatzen saiatzen dira, eta horregatik isuritako gernu kopurua handia da. Hortik dator gernuaren zapore gozoa (amerikako indioek inurriak erabiltzen omen zituzten diagnostikorako: inurriak gernura hurbiltzekotan “diabetesa” diagnostikatzen zen).

-         Polidipsia (egarri handia). Giltzurrunek ekoizten duten gernu kopuru altuak asetzeko gorputzak ura edatera behartzen du gaixoa.

-         Polifagia (gose handia). Zenbait ehunek ez dutenez odoleko glukosa maila altuen berri, barau egoeran mantentzen direla “uste dute” eta gosea sortzen da (azken finean sentsazio hau odoleko glukosa mailak finkatzen du). Honekin lotuta azetosia dugu: barau egoeran mantentzen denez gorputza gorputz zetonikoak ekoizten ditu, azetona sortuz (oso bolatila dena). 

Sintoma hauek ditugu garrantzitsuenen artean, baina pisu galera, nekea... ere nahiko ohikoak dira. 
 Beraz, blog honen helburua IDDM-ri buruz berri jakitea eta kontzientziazioa direnez, zeuen inguruan honelako sintomak dituen familiakide, lagun edo ezagunik dagoen begiratzera animatzen zaituztet, eta horrela bada, medikuarengana jotzea gomendatzen dizuet. 

Ez ahaztu, ZENBAT ETA LEHENAGO DIAGNOSTIKATU, ORDUAN ETA BIZI KALITATE HOBEA IZANGO DUTE PAZIENTEEK!!!

lunes, 24 de enero de 2011

HISTORIA

Gaurko ekarpena historiari zuzenduko diogu. 

Diabetes gaixotasuna, nahiz eta XIX eta XX mendeetan aurkitu bere zergatia ezaguna zen aspalditik. Egiptoko Ebers papiroan (K.a. 1500) jada gaixotasun honen lehengo deskribapenak agertzen dira.
K.o. II mendean Capadoccia-ko Aretaeus-ek gaixotasunaren sintomak deskribatu zituen zehazki, gaixotasunaren zergatia ez jakin arren. Dia-baenin (jario) izena jarri zion, gaixoek jariatzen duten gernu kopuru handiagatik. 

Azkenik, 1679.urtean Tomas Willis doktoreak “mellitus” (eztia) izena gehitu zion, gaixoen gernuak daukan  zapore gozoagatik  (izan ere, gernua dastatzea zen garai hartan diagnostiko teknika erabiliena).
Bitxikeri bezala, 1922an, Leonard Thompson intsulinaz trataturiko lehenengo pazientea izan zela azpimarratuko dugu.
Bukatzeko, zientziaren aurrerapenei esker lorturiko asmakuntza garrantzitsu bat aipatuko dugu, 1944an lehenengo antidiabetiko oralak sortu ziren.