Anualmente la diabetes cobra la vida de 3.2 millones de personas en el mundo.
La OMS calcula que las
muertes por diabetes aumentarán en más de un 50% en los próximos 10 años si no se toman medidas urgentes.

miércoles, 26 de enero de 2011

Diagnostikoa

Atzo, gomendio bezala  inguruko norbaitek horrelako sintomarik zuen begiratzea aholkatu nizuen. Beraz, gaurkoan, horrelako sintomatologia baten aurrean medikuarengana joandakoan, honek egingo zizkion frogak zein diren azalduko dut, prozesu guztia jarrai eta uler dezazuen. 

IDDM-ren diagnostikoa egiteko teknika fenotipiko eta genetikoak ditugu.

Hasteko, teknika fenotipikoak azalduko ditugu. Hauen artean:

-          Gernu analisia: glukosa eta gorputz zetonikoak agertzea.
-          Odol analisia:
o       Baraurik (8 ordu jan gabe egonik), odoleko [glukosa]  126mg/dl edo gehiagokoa izan behar du gutxienez bi aldiz.̴
o       Glukosa aleatorioak (baraurik gabe) odolean  200mg/dl edo 200 baino gehiagokoa da eta pazienteari mikzioa, egarria eta nekea handitu zaizkio. (Barauko azterketarekin baieztatu behar da).̴
-          Glukosa oralaren tolerantzia: 8 orduko barau baten ondoren, 75 gr glukosa dituen edaria eman pazienteari, eta 2 ordu geroago odoleko [glukosa] neurtu:   200mg/dl-k diabetesa adierazi. ̴
-          Intsulina azterketa (nibel baxua edo gabezia). Balore normalak ~ 80-90mg/dl dira.

Emaitza hauek baieztatu egin behar dira, egun desberdinetan berriro frogak eginez, eta emaitzak berdinak edo oso antzekoak direla baieztatuz. Hau da, gutxienez bi aldiz (egun desberdinetan) egin behar dira frogak DM1 diagnostikatzeko.
 
Bestalde, teknika genetikoak ditugu. Hala ere, DM diagnostikatzeko oso erabilgarriak ez direla azpimarratu gura nuke. 
DNAren sekuentziazioa litzateke hauetako bat. Hau erabiliz, 6.kromosomako HLA eskualdean DR3 edo DR4 aleloak dauden begiratu daiteke, hauek gaixotasuna pairatzeko arriskua handiagotzen baitute. Dena den, konbinazio desberdinak daude, eta bestalde, inguruneak berebiziko garrantzia duenez, arriskua handiagotzen duten faktoreak eduki arren, baliteke indibiduo horrek gaixotasuna inoiz ez garatzea. Horregatik, teknika hau ikerkuntzara begira, prebalentziak egiteko… erabiltzen da gehiago.

Serotipaketa da beste aukera bat. Lehenik serotipoa zer den azalduko dugu: serotipoa da zelulek kanpoan, azalean, dituzten antigeno multzoa. Serotipaketa, beraz, antigeno horiek identifikatzeko antigorputzak erabiltzen dituen teknika da. Horrekin lortzen duguna da, HLA eskualdeko aleloak identifikatzea (DR3 edo DR4), hau da, alelo arriskutsuak ditugun edo ez jakitea, baina sekuentziazioa egin barik. Motxean esanda, serotipaketarekin sekuentziazioarekin lortzen duguna lortzen dugu, baina DNA erabili beharrean, zelulen mintza soilik erabiliz, askoz errazagoa dena, alegia. 

Jaio aurretiko diagnostikoa ez da erabiltzen, amniozentesi bat egiteak dakarren arriskua handiagoa baita (%1), izan ere, gaur egun, tratamendu egokiak ditugunez, DMdun pertsonak bizimodu “arrunta” egiteko gai baitira. Eta gainera, hainbat aldiz errepikatu dugun moduan, faktore arriskutsuak izan arren, baliteke DM ez garatzea azkenean.


Teknika hauen bidez, gaixotasuna duen ahalik eta goizen detektatuko diogu, hau baita diagnostikoaren helburua, tratamendua ahalik eta goizen ipintzeko. Honen helburua ez da beta zelulen kalteak ekiditea, hauek bai ala bai suntsituak izango direlako. Honekin lortu nahi duguna da, intsulina faltaren ondorioz, glukosa maila altuek sor ditzaketen kalteak ekiditea. Izan ere, gaixotasuna detektatzen den kasu askotan, jada kalte larriak sortu dira, kalte nerbiotsuak, begietako kalteak, nefropatiak...


Horregatik gomendatzen dizuet berriro ere, sintomaren bat baino gehiago izatekotan medikuarengana jotzeko ahalik eta azkarren!!! 

IDDM-ren kasuan, beste gaixotasun askotan bezala, DENBORA baita gakoa!!!! =)

No hay comentarios:

Publicar un comentario