Anualmente la diabetes cobra la vida de 3.2 millones de personas en el mundo.
La OMS calcula que las
muertes por diabetes aumentarán en más de un 50% en los próximos 10 años si no se toman medidas urgentes.

domingo, 30 de enero de 2011

Bitxikeri batzuk


Orain arte, IDDM-ren sintomatologia, diagnostikoa, tratamendua... azaldu dizkizuet. Orden egoki bat mantentzen saiatu naiz, hau da, gaixoa gaizki sentitu edo zerbait arraroa somatu eta medikuarengana joaten denetik, honek diagnostikoa egin eta ondorengoa prozesua azalduz. 
Oraingoan, IDDM-ri buruzko bitxikeria batzuk aipatuko dizkizuet, medikuak pazienteari IDDM diagnostikatzen dionean egingo zukeen bezala, gaixoak jakin beharrekoak baitira. 

 
Transplanteak

Pankreasaren trasplanteak ere terapia metodo bat dira, baina normalean ez da praktika kirurgiko hau erabiltzen, dakartzan arrisku eta konplikazioen ondorioz.
1966an egin zen lehen trasplantea, Minesotan, diabetikoa zen 28 urteko emakume bati pankreasa eta giltzurrun baten trasplantea egin zitzaion, 13 egunetara hil zelarik.
Trasplante hauek normalean nefropatiaren bat ematen denean egiten dira, eta emakume honen kasuan bezala, giltzurrun trasplante batekin batera giten dira (kasuen %80). Emailearen pankreasa, duodeno zati batkin batera, pazientearen abdomenean, eskuinalde behealdean insertatzen da, bere pankreasa extirpatzen ez delarik. Odol bideekin konektatzen da, eta duodeno zatia maskurian edo hesteetan fijatzen da, sekrezio pankreatikoak bideratzeko.
Praktika hau ez da oso ohikoa diabetikoetan, izan ere konplikazio asko dakartza. Operazio kirurgiko arrunten arriskuez gain (infekzioak, arnas arazoak, bihotz arazoak…), gorputzaren errefusapena handiagoa dela ikusi da, eta beraz, inmunospuresore gehiagoren beharra eta honek dakartzan arazoen gehipena ere kontuan hartu behar dira. 
Azkenean, trasplantea praktikatutako gaixoen gehienek, intsulinoterapiara itzuli behar izaten dute.


Ama zelula bidezko tratamendua

Etorkizunari begira, ikerketa gehienak bi norabidetan zuzenduko dira: autoinmunitatea ekiditeko bideak topatzea eta beta zelula pankreatikoak lortzeko bidea.
*Azken honekin lotuta, Transnational Research aldizkariak, irailean artikulu bat argitaratu zuen, Houstoneko ikerlari talde batek, b zelulak lortzeko bide ezberdinak aztertzen zituela azalduz. In vivo teknikak erabiliz, zelula pankreatikoetatik eta  gibeleko zelula progenitoreetatik b zelulak lortu dira, zelula ama enbrionarioetatik in vitro ere lortu direlarik.
Klinikan aplikatzea ez da oso probablea oraindik, baina lortzen ari diren aurrerapenekin, ikerlariak baikor agertzen dira, IDDM-a tratatzeko estrategia praktikoa bilakatuko delakoan baitaude.


Oinen zainketa

Diabetesak, odol hodietan eta nerbioetan kalteak eragin ditzake, ondorioz, oinetako minaren eta presioaren sentsibilitatea galtzen delarik. Horrela, baliteke zauriak egin eta ez konturatzea. Zauri hauek larritu egin daitezke, infektatu eta handitu, azaleko ultzera bihurtu arte ere, eta batzuetan, anputazioak egin behar izaten dira. Horregatik, diabetikoek, egunero euren oinen azterketa egin behar dute, eta oinetako egokiak erabiltzen dituztela ziurtatu!!


Eguneratze guzti hauekin, espero dut IDDM-ri askoz gehiago jakitea orain, eta zuen zalantzak argitu izana. Arlo desberdinak landuz, ikuspegi orokor bat ematen saiatu naiz, beti ere KONTZIENTZIAZIOA bultzatu nahian, hori baita blog honen helburua. Izan ere, gaixoak integratzeko, bizi kalitatea bermatzeko eta psikologikoki ondo esntitzeko behar beharrezkoa baita.

Bestalde, aipatu nahiko nuke kontzientziazio horren oinarrian hezkuntza egoki bat dagoela, nire ustez, eta hori landu beharreko zerbait dela XXI. mendeko gizarte garatu honetan!!! =)

No hay comentarios:

Publicar un comentario